Berriak

Historia

Berriak

LEOK’K talde bezala Saharako herriari, eta Saharako emakumeei zehazki, elkartasuna adierazi eta horrez gainera laguntasuna ematea adostu genuen. Horrelaxe sortu zen Saemel  proiektu hau, biziki prestatu eta landu duguna. Hala, proiektua gauzatzen hasi ginen eta 2006ko irailean bi urteko prestaketaren ondoren SaemeL (Saharako emakumeei elkartasuna) diskoaren aurkezpena egin genuen, hain zuzen ere irailaren 2an Zestoako plazan eskaini genuen kontzertuaren bidez.

1532156656-30407.jpg

Saharako emakumeei elkartasuna” adierazteko helburuarekin jarraituz, 2010an  une bat... izeneko bigarren diskoa grabatu genuen  Zestoako Elizondo zineman, maiatza, ekaina eta uztaila bitartean. Irailaren 4an, CDaren aurkezpena egin genuen  Zestoan, Amabirjin jaien sarreran, emanaldi bat eskainiz. CDaren salmentatik (10€) eta egiten ditugun emanaldietatik ateratzen dugun diru guztia gizarte-ekintza batera zuzenduko dugu: Mendebaldeko Saharara. Zehazkiago esanda, Saharar Emakumeen Batasun Nazionala (SEBN) erakundearentzat izango dira diskoaren salmenetatik eta emanaldietatik jasoko ditugun sosak.

1532156668-74400.jpg

Lan talde zabal batek ekintza jator baterako musutruk egindako lana dago proiektu honen oinarrian. Gizarte-ekintza izateaz gainera kultur arloko ekintza ere badela iruditzen zaigu, gure artean ditugun hainbat adierazpideren arteko bat, besteak beste. Musika arloko lekukotza bezala hortxe geldituko da etorkizunerako.

1532018467-34776.jpg

Honetan murgilduta geundela ordea, 2013an zehazki, taldeko bateria-jotzailea genuen Sebastian Etxeberria gaixotasun larri baten ondorioz joan zitzaigun. Eta hutsuneak hutsune, harrezkeroztik David Gorospe eta Jesus Aramberri taldekide bilakaturik biak, heldu genion berriro erabakitako ildoari. Horrela, gure ibilbideari beste urrats bat ematera goaz 2018an, Leok´k taldea sortu zela 50. urteurrena ospatzeko prestatzen ari garen ekitaldiez gain, Infinituari segika gure 3. diskoa aurkeztuko dugulako eta kontzertu erakargarri bat emango dugulako 2018ko irailean.

LEOK´Ktaldea, bere hirugarren diska grabatzen!  Hamarretik zazpi kantaren bateriak dagoeneko grabatuta! 2018kourtarrilaren azken asteburu honetan aritu da David Gorospe LEOK'K taldeko bateria-jotzailea “2noisy” grabazio estudioan sartuta Oihan Lizaso eta Aritz Guerrateknikarien gidaritzapean bateriak grabatzen, lan bikaina eta borobila eginaz!

LEOK´K taldea “Infinituari segika” bere hirugarren diska kaleratzeko prestaketa lanetan jarri da iada, datorren irailaren 1ean aurkezteko asmoz eta beraz, taldearen sorreraren 50. Urtemuga ospatzeko gogoz!

1532000975-87757.jpg

Era berean, TLD (TheLastDrap) estudioetan, Iñigo Llavoriren gidaritzapean (grabazio garaian berak emandako aholku eta laguntza guztiak eskertzen ditugularik) gitarrak, baxuak, teklatuak, ahotsa eta koruak grabatuak izan dira.

1532152716-75882.jpg

Era berezian, Alfonso Guilló eskertu nahi genuke, erabateko borondate osoz hamar abestietatik zortzi abestietan baxuak grabatu izanagatik, benetazko rock gerlari modura izango dugu Zestoan, irailaren 1eko Leok´K taldearen 3. diskoaren aurkezpenean gitarra baxua jotzen.

Era berean, gure kolaboratzaileak ere eskertu nahi ditugu, hala-nola Joanes Ederra “Holaxe” eta “Ispiluaren aurrean” abestietan baxuak grabatzeagatik eta Dave Gorospe “Holaxe” abestiko bateriak berak grabatu izanagatik. Eta nola ez… biziki eskertzen dugu Eñaut Gaztañaga, 2006an grabatu genuen “Saemel” diskorako konposatu zigun kanta hura bezalaxe, oraingoan ere, gure “Infinituari segika” diskorako konposatu duen “Urak hona ekarri nau” abesti  zoragarriarengatik, ederra baita egiten dion alegia gure 50 urteko rock ibilbideari.

1532152883-9156.jpg

Une honetan, diskoa osatzen duten 10 kantaren nahasketak, GAZTAIN estudioetan eginak daude, Eñaut Gaztañaga (bere pazientzia eta bere egiteko paregabearengatik, goxoki eskertzen dugun) teknikariak nahastuak hain zuzen. Laster, Estanis Elorzaren estudioetara bidaliko da diskoa masterizatzeko. Behin masterizatuta, ELKAR musika arduratuko da diskoa fisikoki editatzeaz, irailaren 1ean LEOK´K sorreraren 50. urteurrena ospatzeko kontzertuan aurkezteko.

1571993249-1883.png

Iritsi zen 2018ko irailaren 28an eta berarekin batera… azkenean Zestoan aurkeztu genuen diskoa horrela taldearen sorreraren 50 urteurrena ekitaldi gogoangarri batez ospatuz. Ondoren, Zestoako Grises taldeak itxi zuen jaia jende askoren aurrean gau ahaztezin batean.

1571999245-70228.png

2018ko abenduaren 7an, Infinituari Segika diskoa aurkeztu genuen Durangoko Azokako Ahotsenea gunean, bertara jende asko bildu baitzen ordu erdiz diskoko kanturik indartsuenak jotzen ikusteko.

1571993909-7321.png

2019ko uztailaren 20an, larunbata, Zumaian jendea gainezka zegoen gaueko 11etan kontzertua entzun ahal izateko.  Orduan, Klara Gorospe geureganatu genuen "Urak hona ekarri nau" kantatu eta zenbait koru egiteko. Baziren 5 urte Zumaian ez genuela jotzen eta agertu zirenen arabera benetan kontzertu atsegina izan zen!!!

1572000506-52916.png

Ezin bestela izan, eta geure bideari eutsi genion, Euskal Herriari ekarpen kulturala egiteko sare gero eta sendoagoa armiarmek bezala josiz. Leok’k en 50 urteurrena gogoratzeko "Infinituari Segika" diskoaren salmentetatik at edizioa burutzeko zorian gaude, "LEOK'K alferrikbaita” argitalpen mugatuan Durangoko azokarako.  Hartarako Klara Gorospe ren ahotsaren lankidetza eta Iñigo LLavoriren produkzio, grabaketa-injineru eta, nahasketa eta CD aren masterizazioaren lankidetza ere izango ditugu.

1571998538-86903.png

 "LEOK'K alferrikbaita" argitalpen mugatuko disko berriaren diseinua.​

Diskografia

Bideoak

Argazkiak

Kontaktua

sartuentrarenter
contenidos © John JohnsonBluekeak egina